Euskal dantzei eta zinemagintzari buruzko tailerrak Oarsoaldeko AEKn
Eneko Gil euskal dantzetako zenbait urrats irakasten ari zaizkigu irakasle eta ikasleoi |
Urtarrilean eta otsaileko Mintzagun tailerrak euskal dantzei eta zinemagintzari buruzkoak izango dira. Urtarrilekoa Eneko Gilek gidatuko du eta otsailekoa, Kote Kamatxok.
Eneko Gil errenteriarra esperientzia handiko dantzaria da. Gure mugetatik kanpo aritu da. Sari aipagarrienen artean, Madrileko XXII. Koreografia Sariketan Dantzari Bikainari Saria irabazi zuen 2008an. Gipuzkoako Aurresku Txapelketa ere irabazitakoa da.
Kote Kamatxo oiartzuarra, Julio Medem zinema zuzendari ezagunaren esanetara lan egin eta gero, La gran carrera film labur arrakastatsua egin zuen -sari ugari irabazi zituen- eta iaz Elkartea lana aurkeztu zuen.
Hona hemen tailerrek egutegia
Euskal dantza tailerra
Lezoko Oroitzene AEK urtarrilaren 20an, astelehena, 09:15ean
Oiartzungo Intxixu AEK urtarrilaren 23an, osteguna, 14:30ean
Pasaiako Txirrita AEK urtarrilaren 27an, astelehena, 19:00etan
Oreretako Xenpelar AEK urtarrilaren 30ean, osteguna, 20:00etan
Zinemagintza tailerra
Oiartzungo Intxixu AEK otsailaren 17an, astelehena, 18:00etan
Pasaiako Txirrita AEK otsailaren 26an, asteazkena, 10:00etan
Oreretako Xenpelar AEK otsailaren 27an, osteguna, 09:00etan
Lezoko Oroitzene AEK otsailaren 27an, osteguna, 18:15ean
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina