Argazkilaritza tailerra egin dute Pasaiako Txirrita AEKn
Txirrita AEK-ko ikasle eta irakasleetako batzuk. Nork atera digun argazkia? Ba argazkilaritzaz mintzatu zaiguna, noski, Joxe Anjel. |
Ostegunean, urtarrilak 23an, bi kanpo
ekintza egin ditugu Pasaiako Txirrita AEK euskaltegian. Alde batetik,
goizean Joxe Anjel Areta ikasle ohiaren bisita jaso dugu. Joxe Anjel
argazkilari fina da -Oreretako Segundo Ispizua kalean estudioa ireki berri du-, musika da bere pasioa eta musika talde asko
erretratatu ditu eszenatokian. Irudi horietako batzuk erakutsi
dizkigu Jose Anjelek, eta horretaz gain, argazki kamerarekin iaioa
dela aprobetxatuta, gure argazki kamerari zuku gehiago ateratzeko
aholku batzuk eman dizkigu.
Bestalde, arratsaldean, irakasle eta
ikasle batzuek Donostiako Antzoki Zaharrean Kokakola eta Barea
antzezlana ikusi dugu. Belarria fintzeko ez ezik, barre egiteko ere
obra aproposa da. Ramon Agirre eta Inaxio Tolosa dira aktoreak eta Ez dok Amairu taldearen garaia gogora ekartzen dute, umorez.
Txirrita AEK hurrengo hitzordua
larunbatean izango da. 12:00etan ikasle eta irakasleok Pasai
Donibanera joango gara euskaraz bizitzeko Prest! Gaudela lau
haizetara zabaltzera.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina