Zorionak Banaiz Bagara elkarteari!


Euskararen Egunean gaude, eta gure eskualdean euskararen alde beren aletxoa jartzen dutenei saria eman diete duela egun gutxi, Oarsoarrak saria hain zuzen ere.

Aurten Banaiz Bagara elkarteak jaso du saria. Elkarte horrek Euskal Herrira etorritakoek gure herria eta gure kultura ezagutzeko aukera ematen die. Ez hori bakarrik; euskara irakasteko bere metodoarekin euskaraz ez dakiten bertakoak ere erakarri ditu. Bestalde, Mikel Astarloza txirrindulariari aipamen berezia egin dio epaimahaiak. Sanpedrotarrak euskara lehen mailan jarri du bere kirol ibilbide osoan, eta urtetan Euskaldunon Egunkaria eta Berria euskarazko egunkarietan bere iritziak irakurleekin partekatu ditu.

Oarsoarrak sari banaketa ekitaldiari buruzko artikulu osoa irakur dezakezu Oarsobidasoako Hitzan.

Iruzkinak