Oarsoaldeko AEK-ren kiniela



Igandean, Euskal Herriko Bertsolari Nagusiaren finala jokatuko da Barakaldoko BEC aretoan. Honako zortzi bertsolariek parte hartuko dute:
Amets Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, BeƱat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, eta Aitor Sarriegi.

Zure ustez, nork jantziko du txapela? Lortuko al du Maialen Lujanbiok bigarren aldiz irabaztea ala beste norbaitek etxeratuko du txapela?

Oarsoaldeko AEK-k porra edo kiniela berezia prestatu du igandera begira. Azken sailkapena eman behar diguzu, txapeldunetik hasita eta zortzigarren sailkatura arte. Ordenean finen dabilena izango da irabazlea. Eta erne, saritxoa izango baita irabazlearentzat!!!

Larunbat gauera arte bidal dezakezu zure kiniela oarsoaldekoaek@gmail.com helbidera.

Bi partaide edo gehiagoren artean berdinketa egonez gero, zozketa egingo dugu irabazlea nor den erabakitzeko.

Iruzkinak