Manel, Oarsoaldeko AEK-ren porraren irabazlea



Fin ibili zarete Oarsoaldeko AEK-ko ikasleak Bertsolari Txapelketako kiniela egiteko orduan! Izan ere, gehientsuenek Amets Arzallus (%55) eta Maialen Lujanbioren (%24) alde egin zenuten. Hain zuzen ere, buruz burukoan aritu ziren bi bertsolarien alde.

Dena dela, gure erronka ez zen erraza, izan ere, zortzi bertsolarien hurrenkera edo ordena asmatu behar zen. Hiru parte hartzailek lehen hiru bertsolarien ordena (Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Igor Elortza) asmatu dute: Oiartzungo Intxixu AEK-ko Maria Jesusek eta Manelek eta Oreretako Xenpelar AEK-ko Ainitzek.

Hiru ikasleen artean zozketa egin dugu eta Manel izan da irabazlea; Oarso sagardotegian bazkaldu edo afaldu ahal izango du, beste lagun batekin batera.

Zorionak!

(argazkia:eitb.com)

Iruzkinak