Sendabelarrei buruzko tailer sorta Oarsoaldeko AEK-n



Nekane Martiarena oiartzuarra sendabelarrei buruzko tailerrak gidatzen ari da Oarsoaldeko AEKn asteotan, eta astelehenean, azaroak 25, Pasaiako Txirrita AEK euskaltegian ariko da, 19:00etan. Martiarenak liburu bat kaleratua du gai horri buruz.

Mintzagun ekimenaren harira antolatutako tailera izango da -aurtengo ikasturteko lehena bertsogintzari  buruzko izan zen, urrian-.

Pasai Antxoko saioa guztiz irekia izango da. Hau da, ikasleek ez ezik, gaia gustuko duen edonorrek pare har dezake tailerrean.

Iruzkinak