Pintxo lehiaketa, Oiartzungo Intxixu AEK-n

Ostiralean euskaltegiko pintxo lehiaketa afari merienda egin zuen Oiartzungo Intxixu AEK-k Girizia elkartean. 30 pertsona inguru elkartu ziren eta zazpi taldetan banatuta , bakoitzak bere pintxoa egin eta denen aurrean aurkeztu zuten. Pintxo guztiak dastatu ostean, bakoitzak bere botoa eman eta pintxo irabazlea aukeratu zuten.

Aurkezpenak egiterakoan pintxoa horrela aurkeztu zuten irabazleek:



AEKINTXOA
Pintxo hau AEK-ko ikasle bizitzaren alegoria da.
Ikasle guztiek dakizuen bezala, hasieran ikasle bizitza gogorra da, intxaurrak bezala, geroxeago gorputz hartz doa eta gazia da gazta bezala. Pixkanaka heldutzen eta samurtzen doa urdaiazpikoa bezala eta azkenik, denborarekin, hau da, euskaraz komunikatzearekin batera, plazer goxoa bihurtzen da, mermelada bezala.

Hona hemen beste pintxo batzuen argazkiak. Lehiaketa irabazi ez arren, itxuri bikaina zuten denek, benetan.





Iruzkinak