Oreretako euskalgintza, Idoiarekin bat



Oreretako euskalgintzak deitutako agerraldia egin da gaur goizean, Idoia libre, epaiketa politikorik ez lelopean. Hain zuzen ere, Idoia Arbelaitz Oarsoaldeko AEK-ko lankidea Madrilen epaitzen ari dira hilabeteotan eta Idoiari babesa emateko eguna egingo da larunbatean Oreretan.

Hona hemen larunbateko egitaraua:

12:00 Haur txokoa
13:00 Giza kateak, Oreretako plazetatik abiatuta
13:30 Mosaikoa
14:30 Herri bazkaria
19:00 Triki bertso poteoa

Esan gabe doa Oarsoaldeko AEK-ko kide guztiok gure babesa azaldu nahi diogula gure lankideari eta lehenbailehen gurekin lanean nahi eta espero
dugula.

Gai honi buruzko albistea, Oarsobidasoko Hitzan

Iruzkinak