Oarsoaldeko AEK-n, bertsoka

Bertsogintza hobeto ezagutzeko tailerra egin dugu egunotan Oarsoaldeko AEK-ko euskaltegietan. Eta ikasitakoa praktikara eramateko aukera ere izan dugu. Hona hemen, euskaltegi bakoitzean osatutako bertsoak:


Oreretako Xenpelar AEKn bizi dugun testuinguruaz egin dute bertsoa:

Egunero nahi dugu
jarri salaketa
ondoren egiteko
diru banaketa
honexegatik dago
herria erreta
Gobernua daukagu
lapurrez beteta

Oiartzungo Intxixu AEK-n EGA dela eta ez dela aritu ziren:

EGA ateratzeko
banaizen arren gai
AEK-ra joateak
utzi bainau lasai
Euskaldunak garenez
e(g)on daitezela zai
ez dugu behar eta
ez dugu EGA nahi

Pasaiako Txirrita AEK-k ostiralean egingo duten afaria -eta sukaldaria- hartu dute gaitzat:

Kikek prestatuko du
afaria ona
Txirritakoak pozik
jango dugu dena
mutil katxarroa da
lagun jatorrena
gure sukaldaria
Antxoko onena

Lezoko Oroitzene AEKn, azkenik, Barcenas izan dute gogoan

Udaran sartu naute
lagunek kartzelan
sobre mordoa hartuta
nuelako etxean
negua etortzeko
familia dut zai
lasai aterako naiz
pozik eta lasai



Iruzkinak

Argitaratu iruzkina