Oarsoaldeko AEK-k Hamlet ikustera eramango zaitu!


Igandean, abenduak 1, Hamlet euskarazko antzezlana ikusi ahal izango da Oreretako Niessen aretoan, 19:00etan. Le Petit Theatre de Pain, Artedrama eta Dejabu taldeek prestatu dute Shakespeareren obra ezagunaren egokitzapena eta hilabete inguru daramate antzezpenak egiten han eta hemen. Asteburuan eskualdean ariko dira.

Nabarmendu behar da Ainara Gurrutxaga oreretarra dela aktoreetako bat. Hain zuzen ere, Aizu AEKren hilabetekariaren azaroko protagonista nagusia da Ainara Gurrutxaga. Egin klik hemen elkarrizketa irakurtzeko.

Oarsoaldeko AEK-k sei sarrera zozkatuko ditu, Hamlet ikustera joateko. Sarrerak eskuratu nahi badituzue, bidaliguzue e-posta mezu bat oarsoaldekoaek@gmail.com helbidera, ostegun arratsaldea baino lehen.

Hementxe, antzezlanari buruzko bideoa:



Iruzkinak