Hitza Airean, Oarsoaldeko AEK-ko ikasleen irratsaioa



AEK-ko ikasleek egindako irratsaioa da Hitza Airean. Bi astean behin emititzen da eta denera, ordubeteko iraupena dauka. Zintzilik Irratian (Fm 100ean, astelehenetan gaueko bederatzietan eta Zintzilik Irratiko web gunean, nahieran). Irratsaioa aldez aurretik grabatzen da eta ondoren, grabatutakoa editatzen da.

Irratsaioak honako eduki finkoak ditu:
-Hiztegia Lantzen: ikasleek hitz batzuk aukeratzen dituzte eta horien definizioak egiten dituzte

-Pertsonaia ezkutua: Ikasleen pertsonaia ezagun bat aukeratzen dute eta pista batzuk asmatzen dituzte entzuleek asmatzeko. Pertsonaia nor den hurrengo irratsaioan esango du hurrengo taldeak.

-Agenda: kontzertuak, bertsosaioak, antzerkia, erakusketak...

Ikasturteak aurrera joan ahala, beste edukin batzuek tartea izan dezakete era berean. Hala nola, errezetak, inguruko pertsonaia edo talde ezagun bati elkarrizketa, pertsonaia ezagun baten biografia...

Lehen saioa, hementxe entzungai

Iruzkinak