Zatoz Kilometroak 2013 jaira!

Igandean, Gipuzkoako Ikastolen aldeko festa egingo dute Tolosan, Kilometroak alegia. Pasaiako Txirrita euskaltegiko irakasle eta ikasle batzuek egunpasa egingo dugu. Aukera aparta jai egun polita gozatzeko; ekitaldi asko ikusi ahal izango dira eta baita ondo bazkaldu ere, noski. Eta nola ez, euskara ahoan ibiltzeko ere, ezin hobea!

Animatzen bazarete, hitzordua igandean da, 09:30ean Pasaiako Txirrita AEK euskaltegian (Pasai Antxoko topo geltokiaren ondoan).

Hementxe duzue Kilometroak 2013ko egitaraua

Iruzkinak