Ezagutzen al duzu Ikusi eta Ikasi mugikorrentzako aplikazioa?

Aditzekin amesgaiztoak izaten al dituzu? Irakaslea ikasturte osoa aditzak 'errepasatzen' egotea gustatuko litzaizuke?

Bada sarean baduzu bide bat baino gehiago aukeran zure kasara ibiltzeko. Aditzak.com webgunea da horietako bat, eta telefono mugikorrentzako propio sorturiko Ikusi eta Ikasi, beste bat. Sakelako telefonoetarako beste edozein aplikazio bezala jaisten da, doan eta nahi adina ariketa egin eta errepikatu ditzakezu. Horra hor, aditzei beldurra galtzeko tresna, esku-eskura.



Iruzkinak