"EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" LASTERKETA ORERETAN

Azken hilabetean Euskal Herri luze eta zabalean egin den eta egiten ari den bezala, urriaren 5ean Euskaraz Bizi Nahi Dut! herri lasterketa egin zen Oreretan.

Egunean zehar hainbat ekitaldi egon ziren: batelak Oiartzun ibaian, material salmenta, buruhandiak, Lingua Nabajorum antzerkia Niessenen... eta 200 lagunek hartu zuten parte euskaraz bizitzeko nahia azalerazteko antolatutako lasterketan.

Antolakuntza ibili ginen Oreretako euskalgintzako hainbat elkarte (Gure Esku, Oarso-Bidasoko Hitza, Lau Haizetara, Xenpelar AEK euskaltegia, ikastetxeak...) eta beste hainbat kirol elkarte eta norbanako euskaltzale eta kiroltzale. Era berean, ezin ahaztu gabe utzi lasterketako parte hartzaileei banatu zitzaizkien opariak eta sariak eskuzabaltasunez eman zizkiguten herriko 50etik gora komertzioei.

Zorionak eta eskerrik asko guzti-guztioi! Orain, gozatu eguneko irudiekin osatutako bideo honetaz.


Iruzkinak