Oarsoaldeko AEK-ko ikasleen postalak

Oporretara joan aurretik eskatu genizkizuen postalak bidaltzeko, guri inbidia emateko. Zuetako batzuek gurekin konpartitu nahi izan dituzue bisitatuko tokiak eta han bizitzakoak. Eskerrik asko! Hementxe dituzue ale batzuk. Guri guzti-guztiek egin digute ilusio handia.



Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiko Lourdes Otxoaren postala duzue goikoa. Bero galanta pasa arren,  janariarekin eta ardoarekin Zamoran gozatu ederra hartu zutela kontatu digu.
Oiartzungo Intxixu AEK-ko ikaslea da Manoni ere eta Errumanian ibili da txoko batetik bestera. Hango hizkuntzan hitz batzuk ikasi ditu, gainera. Hori da, Manoni!
Manuk -bera ere Oiartzungo Intxixu AEK-ko ikaslea- Le Lot-et-Garonneko postal ederra bidali digu
Lezoko Oroitzene AEK-ko Ainhoa Vea-Murguiak Extremadurako herrixka batean pasa ditu oporrak, eta igerileku natural batean bainatu da. Hori bai, ura izoztuta zegoela kontatu digu Ainhoak, baina ziur hori gutxienekoa zela!

Iruzkinak