Haurrak eta helduak, eskutik helduta korrika




Joan den urtean bezala, Kontseiluak herri lasterketak antolatu ditu han eta
hemen, Euskaraz Bizi Nahi Dut lelopean. Horren harira, eta joan den
urteko lip-dub arrakastatsua gogoan, irailaren 28an larunbata, Pasai
Antxon haurrak eta helduak elkarrekin korrika jarriko ditugu. Heldu
bakoitzak haur batekin edo birekin, eskutik helduta, korrika egin ahal
izango du -Korrika txikiaren ibilbide berean, gutxi gorabehera-. Ez da
lasterketa konpetitiboa izango; hau da, ez da sailkapenik egingo. Berdin
dio aurrena edo azkena iristeak helmugara.

Euskara aurrera egingo badu, denok egin behar dugu bultza. Haurrek
errazago egingo dute euskaraz etxean gurasoak euskaraz hitz egiten
entzuten badituzte, konturatuko direlako euskara hizkuntz baliotsua dela.
Eta haurrek ere, euskaraz arituz gero, akuilu lana egin dezakete, euskaraz
dakiten gurasoak haiekin euskaraz mintza daitezen eta ez dakitenek
euskara ikas dezaten.

NOIZ: Irailaren 28an, larunbata, 11:00etan
NON: Gure Zumardian
IZEN EMATEA: Helduek bi euro eta haurrek euro bat
*Korrika egin eta gero, zenbait sari zozkatuko dira parte hartzaile guztien
artean

Iruzkinak