Hartu erreleboa eta hasi korrika!

Yo voy al euskaltegi! Korrika hasteko prest! from Mikel G L on Vimeo.


Pasaiako Udalak,  Txirrita AEK-k, eta udal euskaltegiak eta gizarte eragileek matrikulazio kanpaina aurkeztu dute Hartu erreleboa eta hasi korrika! lelopean. Lelo horrekin bat datorren toki batean elkartu gara: Andonaegiko kirol gunean, Trintxerpen. Badira azpimarratzeko moduko berrikuntza batzuk. Esate baterako, langabetuentzako ikastaro trinkoak eta merkatarientzako ikastaro bereziak egingo dira 2013-2014 ikasturtean, Pasaiako Txirrita AEK eta udal euskaltegian.

Hona hemen, labur-labur, Udalak, euskaltegietako ordezkariekin batera, azaldutakoa.

Langabetuentzako ikastaroak. Hiru txandatan: urritik abendura, urtarriletik martxora eta apiriletik ekainera. Egunean lau orduz. Matrikula osoa berreskuratuko dute asistentzia betez gero (%85)

Merkatarientzako ikastaroak: bakarkako zenbait lan egingo dituzte, eta ondoren komunean jarriko dute landutakoa irakaslearekin. Azkenik, gainerako merkatariekin elkartuko dira, astean behin, mintza saioak egiteko. Haiek ere matrikula osoa, ordaindutako guztia, berreskuratu dute eskolen %85 joanez gero. Baita ikasleek eta transmisio taldeetan izena emandako gurasoek ere.

Transmisio taldeak izango dira, aurreko ikasturteetan bezala. Partaideok ere matrikula osoa berreskuratuko dute, asistentzia betetzen badute (%85. Baita ikasleek ere (ikasle txartela aurkeztu beharko dute matrikula egiteko garaian).

Gainerako ikasleek ordaindutakoaren %75 berreskuratu ahal izango dute ikasturtea bukatuta, beti ere finkatutako asistentzia betez gero.

Iruzkinak