Gurasoen matrikulazioa sustatzeko akordioa, Lezoko Udala eta Oroitzene AEK-ren artean


Argazkia: Lezoko Hitza


12 urtetik berako haurren gurasoek euskarara hurbiltzeko helburuarekin hitzarmena sinatu dute udalak eta Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiak. Transmisio taldeetan parte hartzen duten gurasoek astean hiru egunetan jasoko dituzte eskolak Oroitzenen eta horretarako aukera zabala prestatu dute euskaltegian. Transmisio taldeak goizez, 9:00etatik 11:00etara; eguerdian 14:00etatik 16:00etara eta arratsaldean 17:00etatik 19:00etara izango dituzte gurasoek aukeran. Mailari begira, berriz, hiru talde banatu dituzte A1 (0 urratsa); A” (ulermenetik mintzamenera), eta B1 (mintzamenetik lehenengo hizkuntz eskakizunera).

Albiste osoa irakurri (Iturria: Oarsobidasoako Hitza)

Iruzkinak