Diru-laguntza HABEren 1., 2. edo 3. maila gainditu duten ikasleentzat

HABEren lehen, bigarren edo hirugarren maila gainditu bazenuen uztailean, diru-laguntza jaso ahal izango duzu. Garai batean maila jakin bat gainditzeagatik HABEk ematen zuen dirua berreskuratu da 2012-2013 ikasturtean.

Diru-laguntza eskaera egiteko epea irailaren 4an -gaur- hasi da eta urriaren 3an bukatuko da. Sar zaitez honako helbidean eta behin zure erabiltzailea eta pasahitza sartuta, urratsak jarraitu. Agiri bat jaitsi behar duzu webgune horretan bertan eta bete beharko duzu. Behin agiri hori beteta, HABEren egoitzan aurkeztu behar da -Donostian Antiguan dago HABEren egoitza, Gasteiz kalean-.

Iruzkinak