ORERETAKO MADALENAK 2013: EUSKALGUNEAREN EGITARAUA

Gainean ditugu aurtengo Madalenak eta dagoeneko zehaztua dago Euskalgunean izango den egitaraua.

Gainera, aurtengoa berezia izango da oso, 10. aldia izango baita Euskalgunea Panierreko Txokoan paratzen dugula. Hortaz, Oreretako, Oarsoaldeko, Euskal Herriko eta mundu osoko euskaltzaleak eta herritarrak gonbidatuak zaudete Oiartzun ibaiaren ondoko gure txokora.

Esan bezala, aurtengo egitaraua berezia izango da, eta ohiko karaoke, mutxiko dantzaldi eta musika-emanaldiez gain, ekitaldi berri asko ditugu antolatuak:
  • Poteo panfleterua, uztailaren 20an
  • Haur eta Gurasoen Txokoa, zeharo eraberritua, Oreretako Irrien Lagunen elkarlanarekin, uztailaren 22an, 23an eta 25ean
  • KukaƱa, uztailaren 24an
  • Gala afaria, uztailaren 25ean, flashmob eta guzti
Eta, laster zuekin... Sardeska taldeak Euskalgunearen 10. edizioa ospatzeko egin duen kanta!

Iruzkinak

  1. Gala afaria..!!!! Flashmob....!!! Joeeee Borja dena zure gustokoa..!!! a ze Kointzidentzia!!! karkarkarkar,,,

    ErantzunEzabatu
  2. Nire gustukoa ez, Belen, oreretar guztion gustuko egitaraua egiten saiatu gara... Eta, argi gera dadin, bai gala afariarena, bai flashmobarena, beste batzuen ekarpenak izan dira.

    Portzierto, animatuko al zara?

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina