2. eta 3. mailetako azterketak prestatzeko ikastaroa Oarsoaldeko AEKn

Oarsoaldeko AEK-k 2. eta 3. mailako azterketak prestatzeko ikastaro trinkoa eskainiko du irailean. Eskolak Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegian izango dira, arratsaldez; egunero, hiru orduz. Ikastaroaren prezioa 100 euro da.

Zuk, ikasle, parte hartu nahi baduzu, edo zure inguruko norbaitek izena eman nahi badu, emaila bidali besterik ez duzue oiartzun@aek.org helbidera, edo hementxe duzun fitxa bete eta helbide berera bidali (ordainketa ez da orain egin behar).

Lehen eskola eguna irailaren 2an, astelehena, izango da, 17:00etan, eta ikasle guztien artean adostuko duzue ordutegia (16:00etatik 19:00etara, 17:00etatik 20:00etara...)



Iruzkinak