ORERETAKO XENPELAR AEK-REN AZKEN AFARIA!

Ikasturtea amaitzen ari zaigu, eguzkia hasi zaigu lotsati-lotsati bere izpiak ateratzen... ETA KURTSO BUKAERAKO AFARIA ANTOLATZEN HASTEKO ORDUA IRITSI ZAIGU!

Ekainaren 14an elkartuko gara, Oreretako Oarso Sagardotegian, ikasturte honetan izan ditugun komeriak komentatzeko (kurtso hasierakoak, ikaskideak, irakasleak, Santo Tomas, Inauteriak, tailerrak, Mintzalaguna, ostegunetako pintxo-poteak, Amaiaren xelebrekeriak, azterketak, Korrika, barrikotea, barnetegitxoa...) eta konpainia ezin hobean egoteko.

Eman izena ekainaren 12a baino lehen!

Iruzkinak