Oarsoaldeko AEK-ren barnetegitxoa Forun

Oarsoaldeko AEK-k asteburu pasa egin du Forun, Gernika ondoan. 30 bat ikasle eta irakasle elkartu gara giro ederrean. Eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, jarduera politak egin ditugu barnetegitxoan. Adibidez, larunbat goizean Laidatik abiatu ginen kanoan. Batzuek beste batzuek baino zailtasun gehiago izan zituzten (genituen) kanoa eta arrauna gobernatzeko... Kanoan ibiltzera joan ez zirenek trenez txangoa egin zuten Mundakaraino.

Larunbat arratsaldean, Gaztelugatxera igo ginen, eta goi-goian dagoen ermitaren kanpaiaren sokari tiraka aritu ginen gogotsu. Tradizioak dio hiru aldiz astindu behar dela soka eta aldi berean desio bat eskatu. Nork berea eskatu zuen, jakina.

Igande goizean, Gernikara oinez joan ginen, eta bertan juntetxea bisitatu genuen eta, nola ez, arbolaren aurrean argazkia egin genuen.

Hementxe dituzue asteburua laburbiltzen duten irudi batzuk. Guzti-guztiak facebooken jarriko ditugu astean zehar.

Ikasle guztiei eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen egin duten esfortzuagatik! Haien borondaterik gabe ezingo genukeelako halakorik egin.


Kanoan ibiltzeko prestaketa lanetan






Gaztelugatxera bidean. Ateri baina fresko
Gaztelugatxe gainean, atsedena hartzen








Gernikako juntetxean, goiz pasa

Talde argazkia, arbolaren aurrean

Bisita eta gero, pote bat hartzen Gernikan

Iruzkinak

  1. Belen eta Idurre guapenak dudarik gabe!

    ErantzunEzabatu
  2. Ez da izango zure arreba eta zure irakaslea direlako, ezta, pelotero? ;-)

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina