Korrika 18ren arropa erosteko aukera!

Korrika 18ren izerditakoa erosteko gogoz geratu al zinen? Mahukarik gabeko elastiko koloretsu hura gustura eramango zenuke udaran? Diru zorroa edo zira erosi ez izanarekin damuarekin zabiltza?

Ba ez duzu zertan! Izan ere, asteburuan Korrika 18ren arroparen outlet-a izango da Donostiako Gros auzoko Irrintzi euskaltegian. Bertan, Korrika 18ko jantziak eskuratu ahal izango dituzu, oso merke gainera, bost eta hamabost euro artean, hain zuzen ere. Ez galdu aukera!!!

Hona hemen ordutegia:

Ostiralean: 16:00etatik 20:00etara
Larunbatean: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Igandean: 10:00etatik 13:00etara

Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiko ikasleak eta irakasleetako bat Korrika 18ko arropa jantzita

Iruzkinak