Ikasturteari agur, mahaiaren bueltan


Azken asteotan, Oarsoaldeko AEK-ko euskaltegietan hamaiketakoak, bazkariak, afari-meriendak, eta afariak izan ditugu ikasturtea behar bezala agurtzeko. Irakasleok ere, ikusten duzuenez, zaintzen dugu geure burua. Lankide baten eskuzabaltasunari esker, haren baserrian lagunarteko bazkaria egin dugu -eta beste irakasle prestu batek argazkiak atera zizkigun besteoi-.

Noski, lan piska bat ere egin dugu sabela bete aurretik eta ondoren. Ikasturtean ondo eta ez hain ondo egindakoak aztertu eta datorren ikasturterako plangintza fintzen hasi gara. Eta noski, datorren ikasturtean ere zu, ikasle, aldamenean beharko zaitugu, eta badakigu ez diguzula hutsik egingo!




Iruzkinak