GURE IKASLE "PELUKAS"ek EGINDAKO BIDEOA. ARTISTA!

Orain artean gure ikasleek egindako lan desberdinekin zalantzarik bazenuten (Everestera igo, pintxoak, argazkigintza, opilak...) , izan zenitzaketen guztiak uxatuko dituzue lan honekin: gure ikasleak artista hutsak dira. Ikusi, bestela, gure ikasle Pelukasek egindako bideoa.



Bideoan ikusi dezakezuena, Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiko 3. hiruhilekoko langabetuen taldeak egindako eskola praktiko baten irudi-bilduma da. Gogoratuko duzuenez, maiatzaren 11n, Mintzagun Jaia ospatu genuen aurreneko aldiz Oreretan, eta egun horretan egin ziren ekitaldirik arrakastatsuenetako bat Oreretako Alde Zaharrean barrena egindako bisita gidatuak izan ziren.

Bada, talde horretako ikasle batzuek bisita gidatu horiek jaso eta gero, euren ikaskideei eskaintzea erabaki zuten eta goian ikus dezakezuen bideoa da horren emaitza.

Eskerrik asko, Pelukas! Artista!

Iruzkinak