Zatoz barnetegitxora!


Aurten ere Oarsoaldeko AEK-k barnetegitxoa antolatuko du. Maiatzaren 31n Forura -Gernika ondoan- joango gara eta igande arratsaldean itzuliko gara. Denbora tarte horretan, euskaraz hamaika ekintza egin ahal izango ditugu, irakasle eta ikasleak, lagunartean: irteeratxoak egin, ikasi, mintzatu, ondo pasa... Eta hori guztia, prezio ezin hobean: 40 euro besterik ez!

Animatu! Zure euskaltegian eman dezakezu izena ostirala -maiatzak 24- arte.



Iruzkinak