Raul Arkaia idazlearekin solasean Txirrita euskaltegian


Pasai Antxoko Txirrita euskaltegian Raul Arkaia kazetari eta idazle gasteiztarraren bisita jaso dugu. Raul euskaldun berria da, Gasteizko AEKn ibilitakoa, eta joan den urtean kaleratutako liburuaz hitz egin digu. Andoni Perez Cuadradori buruzko liburua atera zuen plazara iaz, Patxi Azparren Txirrita euskaltegiko irakaslearekin elkarlanean.

Andoni Perez Cuadrado arabarrak 86 urte ditu eta ibilbide luzeko pertsona da, konpromiso handikoa. Liburuan haren bizitzaren pasarte askok dute tokia. Haietariko batzuk ez dira samurrak, 36ko Gerra eta ondorengo Frankismoa pairatu baitzituen. Hainbatetan atxilotu zuten eta Meliton Manzanasek torturatu zuen. Bere konpromisoa ez da bakarrik politikoa; Alzheimerra jasaten dutenen alde ere lan handia egin izan du.

Egitura aldetik, Andoni Perez Cuadradok lehen pertsonan kontatutakoa gazteleraz ageri da liburuan -hala jaso zuten eta hori errespetatu nahi izan zuten- , eta gainerakoa, euskaraz.

Gaur, astelehena, 19:30ean Lezoko Oroitzene euskaltegian hitz egingo du Raul Arkaiak.

Iruzkinak