Mintzagun jaia egin da lehen aldiz, Oreretan

Larunbatean, Mintzagun festa egin zen Oreretan, aurreneko aldiz. Oarsoaldeko euskara ikasle guztiei zuzendutako jai eguna izan zen, euskaraz lagunarteko giroan mintzatzeko aukera, azken finean.

Zumardian jarritako eszenatokian aurkezpen ekitalditxoa egin ostean, parte hartzaileok hiru taldetan banatu eta bisita gidatuak egin genituen Oreretan barrena. Jon Grazia oreretarrak bildutako datu interesgarrietako batzuk jaso genituen. Adibidez, 1600. urtearen inguruan Oreretan zazpi kale besterik ez zeudela, edota ontziola garrantzitsuak zeudela sasoi hartan; alegia, itsasontziak egiten zituzten gurean.

Ez hori bakarrik; harresi zaharren arrastoak bertatik bertara ikusi genituen. Baita Koldo Mitxelena hizkuntzalaria jaio zen etxea ere. Xenpelar bertsolari ezagunaren bizitokiaren aurretik ere pasa ginen.

Bisita gidatua bukatuta, triki poteoa eta flash mobaren txanda izan zen, eta ondoren, 15:00etan, paella  dastatu genuen bertan bildutakook, eta bazkalostean kantuan aritu ginen lagunartean.

Mintzagun aurkezpen ekitalditxoaren irudia




Oreretako aspaldiko mapari bistadizoa ematen


Iosu eta Idoia irakasleak, gidari. Baita bikain aritu ere!


Errenteriako bazter historikoetan barrena ibili ginen

Goian, flash-mobaren irudia. Behean, paella prestatu zuten artistak


Zorionez, eguraldi onaz gozatu genuen bazkalorduan


Iruzkinak