Hizkuntza-ekologiaz hizketan

Datozen bi asteetan, hizkuntza ekologiari buruzko jardunaldiak egingo dira eskualdean. Azken finean, beste aukera polit bat euskaraz eta euskarari buruz aritzeko, eztabaidatzeko, pentsatzeko...



 Hementxe egitaraua:

Ekainaren 4an, asteartean, Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan: "Ekologistak gara, hizkuntza-ekologistak". Hizlaria: Belen Uranga Soziolinguistika klusterreko kidea.

Ekainaren 5ean, asteazkena, Pasai Antxoko Lizeoan: "Zergatik ez?" Norberaren hizkuntza ohituren gaineko hausnarketa tailerra. Gidaria: Oskar Zapata Euskaltzaleen Topaguneko kidea.

Ekainaren 6an, osteguna, Trintxerpeko alkateordetzan, 18:30ean: Ecologia linguística (gaztelaniaz izango da).Itxaso Lekuona eta Mikel Ozaita ariko dira.

Ekainaren 12an, asteartea, Oreretako Xenpelar etxean, 18:30ean.  Euskalgintza Oarsoaldean: hizkuntza komunitatearen babesa. Eskualdeko eragileek martxan dituzten proiektu arrakastatsuak aurkeztuko dituzte.

Ekainaren 14an, ostirala, Lezoko ikastolan, 10:30ean. Zein ekarpen egin dezake hizkuntza ekologiak gure eskualdean?  Itsaso Olaizola Kutxa Ekoguneko kideak eta Euskaltzaleen Topaguneko Ainara Santakiteriak gidatuko dute gosari-tertulia.

Ba al dakizu zer den hizkuntza-ekologia?

Iruzkinak