Coaching tailer irekia, astelehen goizean Lezon

Nola mugatzen gaitu sinismenak? Hara galdera potoloa, ezta? Ba, galdera hori erantzuten saiatuko da astelehenean Luis Oiarzabal Lezoko Oroitzene euskaltegian, 09:15etik 10:45era. Luis Oiarzabalek harreman pertsonalak gustuko ditu, helburuei eta erronkei buruz hitz egitea atsegin du. Merkataritzan urtetan aritu eta gero ezagutu zuen coaching mundua.

Tailerra irekia da. Beraz, euskaltegiko ikasleez gain, gaia interesgarritzat jotzen duen beste edonork ere parte har dezake.

Luis Oiarzabali buruzko informazio gehiago:
http://tupuedeshacerlo.eu/eu/luis-oiarzabal/







Iruzkinak