Oso pelikula interesgarria, gaur Niessen zinema aretoetan

Gaur, osteguna, Fenix 11*23 filma emango dute Oreretako Niessen zinema aretoetan, 20:00etan. Filmak benetako istorioa kontatzen du. Eric Bertran  katalanari hamalau urte zituenean gertatutakoa, hain zuzen ere. Zenbait supermekatuk Beltran salatu zuten, "mehatxuak egiteagatik". Horren ondorioz, Espainiako Auzitegi nazionalera eraman zuten, terrorismo egin zuela leporatu ziotelako. Nerabeak katalanez etiketatzea besterik ez zuen eskatzen supermerkatuetan.

Sarrerak bost eurotan daude salgai Limerick tabernan eta sarrera erosten dutenek pintxopotea ere jasoko dute.

Eric Bertranek 23 urte ditu gaur egun eta emanaldian egongo da. Hitzordua, esan bezala, 20:00etan, Niessenen gaur.

Hementxe trailerra


Iruzkinak