Korrika 18: Lezoko argazkiak

Eskualde osoan giro bikaina izan genuen martxoaren 23tik 24ra bitarteko gauean, Korrika guretik pasa zen unean hain zuzen ere.

Hona hemen Lezoko Oroitzene euskaltegiko lagunek jasotako argazkietako batzuk:

Jende asko elkartu zen; batzuk korrika egiteko eta beste batzuk, errepide bazterretik txalo egiteko



Edurne Lizarazu Oroitzene euskaltegiko kideak lekukoa eraman zuen. Hori da hori estiloa, Edurne!


Institutuko ikasle eta irakasleak ere poz-pozik


Agustina Pontesta ikastolako sortzaileak lekukoa jaso zuen unea
Udal langileek ere parte hartu zuten Korrika 18an
Lezo Zero Zabor taldeko kideen txanda

Iruzkinak