Dantza ikuskizun polit batera, Oarsoaldeko AEKren eskutik


Asteburuan, larunbatean eta igandean, dantza ikuskizuna izango da Errenteria Hiria kultur gunean. Kukaik, Tanttakak eta Arriaga antzokiak elkarlanean egindako Komunikazioa, inkomunikazioa dantza ikuskizuna ikusi ahal izango dugu.

Antolatzaileek bi sarrera oparitu dizkigute larunbaterako, eta guk zuen artean zozkatuko ditugu. Zer egin behar duzue zozketan parte hartzeko? Ba oso erraza: Pasai Antxoko ikasleek prestatutako asmakizuneko izkutuko pertsonaia asmatzea. Osteguna eguerdia baino lehen bidali behar diguzue erantzuna orereta@aek.org helbidera eta asmatzen baduzue, zozketan sartuko zarete. Animatu eta parte hartu, merezi du eta!

Hementxe asmakizuna



Iruzkinak