Bidaia on!

Delfinek Donejakue Bidea bukatuko du


Ikasturtea bukatzeko bi hilabete falta badira ere, Txirrita euskaltegiko pare bat ikaslek, Delfinek eta Ezekilek oporrak berehala hartuko dituzte. Egunotan motxila prestatzen ari dira eta egun gutxi barru, nor bere jomugarantz aterako da.

Delfin saltsa guztietan dabilen horietakoa da, oso ezaguna da Antxon. Ibiltzea eta mendira joatea asko gustatzen zaio, eta Donejakue bidea bukatuko du. Aurreko urteetan bidearen lehen zatia egin zuen -hamaika anekdotarekin koadernotxo eta guzti osatu zuen!- eta aurten, Leon eta Santiago artekoa egingo du, bi senitartekorekin. Delfinek esperientzia badu eta eraman behar dituen gauza guztien zerrenda prest du -laster jarriko dugu blog horretan zerrenda hori ikusgai-.

Ezekiel altzatarra, bere aldetik, urrutira joango da. Nepalera hain zuzen ere. Ezekiel ere mendizalea da eta Everesteko oinarrizko kanpalekura edo 'campamento base'ra joango da, beste zortzi pertsonarekin. 4.000-5.000 metro arteko altueran trekin-a egingo du. Aspaldiko ametsa beteko duela esan digu: Everest mendi erraldoia parez pare ikustea. Urduri dago, baina era berean gogotsu.

Ezekiel Himalayarantz aterako da egun gutxi barru


Ondo-ondo pasatzea opa diegu, noski. Gu zain egongo gara, ea bueltan zer kontatzen diguten!

Iruzkinak