Argazkilaritza ikastarotxoa Oarsoaldeko AEKn


Gaur egun gehien-gehienok argazki kamera digitala dugu. Eta ez daukatenek ere mugikorra erabiltzen dute erretratuak egiteko. Baina ba al dakigu argazki politak ateratzen? Ateratzen al diogu zukua gure gailuari? Izan ere, kamerak ez dira batere merkeak eta batzuetan klik egiten dugu makinaren goialdeko botoian, beste ezer kontuan hartu gabe.

Egunotan Oreretako Katiuskak argazki estudioko Gurutzeren bisita izaten ari gara Oarsoaldeko AEK euskaltegietan, eta saioak benetan interesgarriak izaten ari dira. Gurutzek hainbat aholku ematen ditu. Esate baterako, pertsona bati argazkia atera behar badiogu, saiatu behar dugu hankak edo besoak ez mozten. Hau da, gorputz guztia harrapatu nahi badugu, argazkia bertikalean ateratzeko dugu. Erraza dirudi, baina...



Beste alde batetik, leku ilun batean argazkia atera behar badugu eta flasha ezin badugu erabili -adibidez antzoki batean, ISOa -lasai, argazki makina guztiek dute- igo egin behar dugu; horren ondorioz, ez dugu oso kalitate oneko argazkia lortuko, baina behintzat toki ilunetan -eta mugimenduan- argazkiak ateratzeko gai izango gara.

Jakinmina piztu bazaizu eta orain arteko saioetan parte hartzerik izan ez baduzu, astelehenean, apirilak 22, duzu azken aukera; Oiartzungo Manuel Lekuona liburutegian 18:00etatik 20:00etara (oiartzun@aek.org).

Iruzkinak