Argazkigintza tailerra Oarsoaldeko AEK euskaltegietan



Korrika pasatu da, baina aurrerantzean ere plan erakargarririk badugu eskuartean. Esate baterako, argazkigintza digitalari buruzko tailerra izango da datozen asteotan eskualdeko lau euskaltegietan. Bi orduko saioan, Katiuska argazki estudioko kideek gure argazki makinari ahalik eta zuku gehien nola atera ikasiko digute. Merezi du, benetan!!!

Hona hemen tailerreko datak:

Lezo. Apirilaren 15ean, astelehena, 09:15etik 11:15era, Oroitzene euskaltegian

Pasai Antxo. Apirilaren 16an, asteartea, 10:00etatik 12:00etara, Txirrita euskaltegian, 10:00etatik 12:00etara.

Orereta. Apirilaren 18an, osteguna, 09:00etatik 11:00etara, Lau Haizeta elkartearen egoitzan

Oiartzun. Apirilaren 22an, astelehena 18:00etatik 20:00etara Manuel Lekuona liburutegian (ikasleek ez ezik, ikasleak ez direnek ere parte har dezakete, baina aurretik izena eman behar dute euskaltegian bertan edo oiartzun@aek.org helbidera idatzita)

Iruzkinak