AEKren binakako lasterketa Donostian, igande goizean



Igandean, hilak 28, binakako lasterketa egingo dute Donostian, 11:00etan. Hasiera batean, proba otsaila bukaeran egitekoa zen -Korrika Kulturaleko ekintza bat zen, baina eguraldi txarragatik -elur eta guzti bota zuen asteburu hartan- bertan behera utzi behar izan zuten.

Lasterketa bitxia da, ez baitira oso arruntak bikotekako lasterketak. Guztira, sei kilometro pasatxoko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek, Donostiako Erdialdean -irteera eta helmuga Bulebarrean-. Bikoteak osatzeko aukera asko dago: adibidez, ama batek semea edo alabarekin egin dezake korrika, lagun edo lankide batekin edo bikotekidearekin aritu gaitezke...

Izena eman nahi baduzu, kirolprobak.com webgunean sartu edo donostia@aek.org helbidera idatzi besterik ez duzu. Animatu!!!


Iruzkinak