Seigarren asmakizuna: bost pista eta bi opari



Hementxe seigarren asmakizuna. Gure tximinoa buruari bueltak eman eta eman ari da, baina ez du asmatzen. Gaixoa... Eta zuk?Oraingoan, bost pista jarri ditugu eta asmatzen duzuenen artean sari bat ez, bi zozkatuko ditugu: Gatibu musika talde ezagunaren diskoa eta jogurtak egiteko makina dotorea. Animatu eta bidali zuen erantzuna.


-Bi urtean behin maratoi luzea egiten du

-Ez du lurra ukitzen

-Lepoaren bueltan hiru koloretako bufanda janzten du

-Barruan duenak garrantzi handia du

-Yolanda Barcinak ez du inoiz ukitu

Iruzkinak