Roman Olmedo, Txirritako artista



Egunotan Txirrita euskaltegira sartu bezain laster begirada hormetara joaten zaigu irakasle, ikasle eta bisitari guztioi. Ez da harritzekoa, bertan jarri ditugulako Roman Olmedo ikaslearen erretratu dotoreak. Lezoko plazan egindako idi proba, Ondarretako Haizearen Orrazia inauguratu zuten garaian ateratako argazkia, pertika jauzia egiten ari den gizon batena... Den-denak zuri beltzez aterata daude.



Roman Olmedo Pasai Antxon bizi da eta Txirrita euskaltegiko ikasle beteranoena izateaz gain, argazkiak ateratzea izugarri gustatzen zaio. Aspaldi argazki kamera eramaten du txoko guztietara, eta zerbait polita begi bistan duela iruditzen zaionean, klik!


Iruzkinak