Musika-maratoia, larunbatean Oreretan



Korrika Kulturalaren Zuzeneko istanteak musika argazki erakusketa eskualdera iritsi da. Argazkilari askoren irudiak biltzen ditu Xenpelar etxeko esposizioak. Argazki guzti-guztiak ikusgarriak dira, benetan. Gure facebook orrian hainbat argazki dituzue ikusgai.

Gaur, asteazkena, Esne Beltza musika taldeko Xabi Solanorekin solasaldia izango da Xenpelar etxean bertan 20:00etan. Aukera polita bide batez erakusketa ikusteko.

Larunbatean, bestalde, musika maratoia izango da Oreretan. Txoko guztietan musika doinuak izango dira. Hona hemen prestaturiko egitarau zabala.

17:00. In Vino Veritas, Reyna tabernan
17:30. Aximila Sindikato tabernan
18:15. Punta Ara2 Gailur tabernan
19:00. Asernarat, Landare tabernan
19:45. Korumba Arkaitza tabernan
20:30. Incognita, Laket tabernan
21:00. Jon Miner & Intxixu lotien banda, Izaki Gardenak, Apurtu eta Okensay Zumardiko karpan.

Iruzkinak