Korrika 18 abian da!



Gaur, martxoak 14, Korrika 18 Andoaingo Martin Ugalde kultur parketik abiatu da eta bertan izan gara Oarsoaldeko AEK-ko kideok. Euria egin duen arren, jende asko elkartu da irteera bertatik bertara ikusteko.

Aurtengo Korrikan euskara ikasleak omendu ditugu eta euskara ikasteko esfortzua egiten ari diren guztiak hartu dituzte kontuan Korrika 18ko arduradunek aurkezpen ekitaldian. Martin Ugaldetik, "euskalgintzaren lantegitik" ateratzea esanahi berezia zuela azpimarratu dute.

Lekukoan mezua sartu eta aurreskua dantzatu ondoren, euskalgintzako langileek hartu dute makil preziatua eta lehen metroak Martin Ugalde kultur parketik bertatik egin ditu.

Gure kide bat, Borja Arbelaitz, gertu-gertutik jarraitzen ari da Korrika 18ren lehen kilometroak, gidari ari baita. Animo Borja!

Iruzkinak