IGANDEAN, DENOK BAIONARA!

Heldu den igandean bukatuko da 18. Korrika, martxoak 24, Baionan eta jai mundiala egingo dugu, merezi duen bezala.



Oarsoaldetik ere autobusa antolatu dugu Baionara joateko.

Autobusa Pasai Antxotik aterako da, 09:45ean eta 19:30ean bueltatuko da Baionatik.

Autobusa hartzeko lekuak hauek izango dira:
  • PASAI ANTXO: Marealtako bus-geltoki
  • LEZO: Jauregialde
  • ORERETA: Zumardiko bus-geltokia
  • OIARTZUN: Biblioteka ondoko bus-geltokia
Txartelak Oarsoaldeko AEK euskaltegietan daude salgai eta txartelen prezioak, berriz:
  • 5 € haur, langabetu eta euskara-ikasleentzat
  • 10 € gainontzekoentzat
Animatu eta zatozte gurekin! 

Iruzkinak