Bosgarren asmakizunaren erantzuna: Julen Aginagalde



Irunen jaio zen, oso handia da eta bere bihotza ere bai, Madrilen bizi da eta kirolzalea da baina ez da lapurra.

Pista horiek emanda gehienok ez duzue dudarik izan. Bai, Julen Aginagalde eskubaloi jokalaria zen ezkutuko pertsonaia. Modan dago mutila, munduko jokalari onenetakoa delako. Irungo Bidasoa taldean hasi eta gero, Madrileko taldean jokatzen du orain.

Astero bezala, asmatu duzuen guztion artean zozketa egin dugu eta Pasai Antxoko Txirrita euskaltegian ari den Sara Narti tokatu zaio jogurtak egiteko makina. Ea egunen batean euskaltegira ekartzen dizkigun jogurt batzuk!

Iruzkinak