Zalduondoko euskal inauteria ezagutzeko gonbitea
-->
Igandean,
otsailak 10, Arabako Lautadara joateko gonbitea egiten dizugu, hango
inauteriekin gozatzeko. Goizeko bederatzietan elkartuko gara Pasai
Antxoko Txirrita euskaltegiko atean eta autoz joango gara. Beraz,
joateko asmoa baduzue, eman izena lehenbailehen!
10:30ean,
Agurainen bisita gidatua egingo dugu eta ondoren, Sorginetxe
Trikuharria ikustera joango gara. Eguraldi ona egiten badu,
ogitartekoak jango ditugu hango parajeren batean; bestela, bertako
taberna batean bazkalduko dugu merke-merke.
Zalduondon,
etnologia museoa ikusteko aukera izango dugu eta denbora badugu,
Estibalitz ezagutuko dugu.
Azkenik
17:00etan erreko dute Markitos Zalduondon eta hura ikusi ondoren,
etxerako bidea hartuko dugu.
Bestalde, astelehen arratsaldean, Tolosara joateko asmoa dugu.
Bestalde, astelehen arratsaldean, Tolosara joateko asmoa dugu.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina