Oarsoaldeko Korrika Mus Txapelketa



Baldintza meteorologiko ezin okerragoei aurre eginez, bailara guztiko 10 bikote elkartu ziren aurreko larunbatean, hilak 23, Oreretako Landare Elkartean, Gipuzkoako Korrika Mus Txapelketaren Oarsoaldeko Kanporaketa jokatzeko. Kontuan izanda larunbatean prestatuta genuen Korrika Jai Mundiala bertan behera utzi behar izan genuela, inondik inora, arrakasta galanta izan zuen.

Lehia bizian aritu eta gero, oiartzuarrak eta lezoarrak atera ziren garaile. Izan ere, galtzaileen arteko finalean, Oiartzungo Ibonek eta Jexuxek osatutako bikotea gailendu zen eta Oarsoaldeko AEK-k jarritako saria etxera eraman.

Bien bitartean, onenen arteko finalean, irabazleen artekoan alegia, Oiartzungo Angel Oiartzabalek eta Lezoko Egoitzek, Pottolo-k, eskuratu zuten garaikurra, Landare Tabernak emandako txuleta pare ederra, gazta erdi bana eta Errioxako botila ardo bana. Era berean, azken horiek irabazi zuten martxoaren 16an Andoaingo Irunberri Elkartean jokatuko den Gipuzkoako finalean Oarsoaldea ordezkatzeko ohorea.

Eskerrik asko parte hartutako guztiei eta kanporaketa hauetan laguntzen aritutako taberna, elkarte eta lagunei.

Eskualdeko kanporaketen argazki gehiago ikus ditzakezue gure facebook eta flickr guneetan.



Iruzkinak