Lezoko euskal inauteriak 25 urte beteko ditu

-->


Otsailaren 7an hasi eta  otsailak 12ra arte, Ostegunzuritik Asteartebeltzera hain zuzen, Inauteriak ospatuko dira Lezon.
Aurtengo Inauterietan Trapujalek 25 urte beteko ditu eta behar bezala ospatzeko, festa giroa izango da Lezon sei egunetan zehar.
Ostegunzurin hasiko dira inauteriak Trapujaleri ongietorria emanez. Jaitsiera eta pregoiaren ondoren, Trapujaleren herri-dantza berriaren aurkezpena egingo da.
Ondoren, Lezoko Trapujale oroigarri berezia emango zaio herriko beste partaide batzuekin batera Lezoko euskal inauteria sortu zuen aspaldiko Ekaitz aisialdi taldeari inauteria sortzen eta indartzen egindako lanagatik -zorionak!-.
Hurrengo egunetan zehar, dantzak, antzerkia, musika, zirikuen-kalejira, Ostiraloriko barrikotea eta larunbateko emanaldi berezia bezalako ekintza ezberdinak izango dira.
Trapujale, zirikuak eta Marinazkane. Lezoko euskal inauteriak 25 urte beteko ditu.
(Juan Luis Landak egin du goiko ilustrazio polita)

Iruzkinak