Laugarren asmakizunaren txanda


Hementxe duzue beste asmakizun bat buruari eragiteko. Lezoko Oroitzene euskaltegiko lagunek prestatu dute.
Beti bezala, lau pista eman dituzte. Ea nork asmatzen duen!

1) Urtean egun batean besterik ez dugu eskuartean
2) Kontu honek arrautzak ditu
3) Euskal Herriko emakume ohitura zale batzuek ematen dute, ez denek
4) Asmatu behar duzuena mendiarekin, erlijioarekin eta gastronomiarekin lotuta dago.

Bidali erantzuna orereta@aek.org helbidera edo utzi zure erantzuna gure facebook orrian. Aste honetako saria? Agenda dotore bat!!!

Bestalde, aurreko asmakizunaren erantzun zuzena bidali zenutenen artean -bai, inauteriak ziren!- zozketa egin dugu eta Txirritako Ana Gonzalezek irabazi du.


Esne Beltza musika taldeko CD/DVD-a eraman du Anak etxera. Zorionak!



Iruzkinak