Laugarren asmakizunaren erantzuna: San Markos opila




Urtean egun batean besterik ez dugu eskuartean; kontu honek arrautzak ditu; Euskal Herriko emakume ohitura zale batzuek ematen dute, ez denek eta asmatu beharrekoa mendiarekin, erlijioarekin eta gastronomiarekin lotuta dago.

Horiek ziren laugarren asmakizuneko pistak eta bai, bai, gehientsuenok asmatu duzue. San Markos opila zen aste honetako asmakizunaren erantzuna. Astero bezala, zozketa egin dugu asmatu duzuen guztien artean eta Alberrentzat da agenda dotorea.

Zorionak!

Bihar, beste asmakizun bat jarriko dugu plaza honetan, eta erne sariarekin: yogurrak egiteko gailua!!!

                                  Hementxe, Alberrek eskuratutako agenda

Iruzkinak