Larunbatean, Korrika jai mundiala Oreretan!



Larunbatean Korrika 18ra begira, motorrak berotzeko, jaia antolatu dugu Oreretako Foru Plazan, 11:00etan hasita. Goizean, Lekukoaren Bila ginkanaren Oreretako kanporaketa jokatuko da, eta haren ostean, parte hartzaileek otordu bat gozatzeko aukera izango dute.

Arratsaldeko 16:00etan Mus Txapelketaren Oarsoaldeko finala jokatuko dute Landare elkartean Oreretako, Lezoko, Oiartzuneko eta Pasai Antxoko kanporaketetako onenek. Ordu berean, Korrika 18ren murala margotuko dugu kalean.

Plaza girotzeko, 17:00etatik aurrera, Muxiko tailer irekia izango da.

Eta egun guztian, Korrikaren materiala erosteko aukera izango da, eta musika, animazioa eta jolasak ez dira faltako.

Zatoz!

Iruzkinak